GALDERAK

Laguntza psikologikoa behar dut?

Normalean bakoitzak erabakitzen du laguntza psikologikoa behar duen edo ez, adingabeak izan ezik, kasu horretan senitartekoek hartzen dute erabakia. Baina, noiz da momento hori? Momentu hori ailegatzen da norberak duen egoerari irtenbide bat aurkitzen ez duenean, arazoei aurre egitea ezinezkoa egiten zaionean; burua eta emozioak menperatzea ezinezkoa ikusten dugunean; familia, lagun eta lankideekin erlazioa jarraitzea ezinezkoa ikusten dugunean, baina batez ere, egokia da psikologora joatea familia eta lagunak eskaintzen diguten laguntza nahikoa ez denean bizitza arruntasunez aurrera eramateko.

Hala eta guztiz ere, psikologoarengana joateko ez da beharrezkoa arazo larri bat pairatzea. Psikologoarengana joan gaitezke orientazio bila edota momentu puntual batean burua edo ideiak argitzeko. Izan ere, geure psikologoen helburu nagusia pazientea hainbat erramintaz ornitzea da, hurrengoetan hark bakarrik haren arazoei aurre egiteko.

Hala ere, zalantza edukiz gero, terapia psikologikoren bat jarraitu behar duzun edo ez jakiteko, lehenengo saiora hurbildu zaitezke eta Mi Psicólogo Getxon gomendatuko dizugu jarraitzea beharrezkoa den, edo aldiz, arazoa norberak erraztasunez konpondu dezakeen edota beste espezialista bat  arduratu behar den, adibidez neurologoa, pediatra etab.


Zein izan behar da kontsulten frekuentzia?

Bakoitzaren egorearen eta pazientearen arabera behar izango duen frekuentzia desberdina izango da, naiz eta maiztasuna asterokoa edota edota hamabost egunez behingoa bada ezarrita dago emaitza hobeagoak lortzen dira. Horrela ezarrita dago
hainbat arrazoirengatik: batetik, kontsultan landu dena, eguneroko bizitzara orokortzeko bestetik, pazientearen arazoaren jarraipen egokia egiteko.
Hala eta guztiz ere, kontsulten maiztasuna ez da erabakiorra ezta terapiaren iraupenarekin, ezta gaixoaren hobekuntzarekin.


Saio bakoitza zenbat denbora irauten du?

Saio baten luzeera hainbat parametruen arabera desberdina izango da.  Pertsonan gertatzen diren aldaketak iraunkorragoak izateko ordubeteko saioak izango litzateke hoberena
Hala eta guztiz ere, Mi Psicólogo Getxon egokitu egin gara azkenengo denboraldira. Jende askok denbora gutxi dauka eta horregatik ordu erdiko saioak egin ditugu dauzkan arazoak edonork konpondu ahal izateko.
Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea Mi Psicólgo Getxon ez gaudela erlojuaren zain, guretzat lehentasuna pertsonen hobekuntza delako..


Kontsulta barruan ematen dudan informazioa babestuta egongo da?

Kontsultan eta posta elektronikoaren bidez erreztatutako edozein datu babestuta dago “Datuen Babeserako Legea”-rekin. Emandako informazio guztia konfidentziala da eta ezinezkoa izango da bezeroaren baimenik gabe erabiltzea.


Psikologora joatea garestia da?

Galdera izango litzateke hurrengoa, zenbat balio du gure ongizate emozionala? Ezinbestekoa da bizitza osasun eta zoriontsua eukitzeko, ongizate pertsonala eta emozionala. Horretarako, batzutan, beharrezkoa da inbertzio txki bat egitea.
Hala eta guztiz ere, esan bezala Mi Psicólogo Getxon ulertzen dugu momentu ekonomiko zail batetan gaudela eta horregatik saio laburragoak (30 minutukoak) eta merkeagoak ezkeintzen ditugu jende guztiak arazoak konpondu ahal izateko.


Zein da psikologoa eta psikiatraren arteko desberdintasuna?

Psikologoaren eta pskiatraren arteko desberdintasuna metodologian datza. Psikiatrek botiketan oinarritutako terapia egiten du, eta nahiz eta ondorio azkarrak lortu aldaketa horiek soilik mantentzen dira medikamentua hartzen direnean.

Bere aldetik, psikologoek zientifikoki frogatutako metodologiarekin, teknika ez inbaditzaileen bitartez pertsonaren aldakete iraunkorra lortzen du. Teknika hauek pertsonan egokiak ez diren emozio, pentsamendu eta portaeren aldaketa lortzen dute ongizate iraunkorra lortzeko.


Zein da gure zentruan erabiltzen den ikuspuntua?

Mi Psicólogo Getxon, ikuspuntu kognitibo-konduktualetik lan egiten dugu. Ikuspuntu honek batez ere lan praktikoan datza eta arazoak ahalik eta azkarren konpontzeko erabiltzen da.
Planteamendu honek, gaixoak bere bizitzaren kontrola hartzeko gaitasunarekin ikusten du (persona aktibo moduan) eta ez bere iraganeko biktima baten modura.
Terapia kognitibo-konduktualaren helburua pertsonarentzako kaltegarriak diren pentsamenduak identifikatzea da, hauek aldatzeko.
Hala eta guztiz ere, pertsonaren eta egoeraren arabera, planteamendu bate d veste bat erabil ditzakegu, zeren eta flexibilitatea eta gue bezeroen ongizatea funtsezkoa da Mi Psicólogo Getxon.. 


Pertsonek alda dezakete?

Aldaketa beldurtzen duen zerbait da eta oso garrantzitsua da pixkanaka-pixkanaka egitea aldaketa hori, denboran, iraunkorra izateko, baina kasu eta pertsona guztietan aldaketa posiblea da. Aldaketa ez du esan nahi batek dena ez izatea, aldaketa batek dena hobetzea baizik.
Mi Psicólogo Getxok baliabide guztiak jartzen ditu aldaketa hori errazteko, eta batez ere pertsonok jakin dezaten nola aldatu.


Nolakoa izango da tratamendua?

Pertsonaren eta egoeraren arabera tratamendua desberdina izango da, baina azaldu daiteke tratamenduak dauzkan beharrezko lau atalak, nahiz eta iraupena eta egiteko era alda daiteke.
Lehen fasea ebaluazioa da, eta bertan pazienteak eskaintzen digun informazio guztia batzea da, arazoa hobeto ulertzeko
Bigarren atala hipotesiaren azalpena deitzen da, eta bertan psikologoa pazientearen arazoa edo arazoaren zergaitia honi transmititzean datza. Eta batez ere, azaldu egingo egingo da zerta tratamendua zertan datza. 
Hirugarren fasea tratamendua izango da. Fase honetan pentsamendu kaltegarriak kontrolatzeko hainbat estrategia lortuko ditu, gutxinaka-gutxinaka sentitzen duen ondoeza gutxituz. Hirugarren fase hau oso desberdina izango da pazientearen arabera, tratamendu indibidualizatuak baitira.
Eta, azkenik, laugarren etapa segimendua deitzen da. Behin pazientea eta psikologoa ezarritako helburuak lortutakoan, noizean behin pazienteak itzuli behar izango du oroigarri gisa.


Saiora lagunduta joan naiteke?

Pazientea hainbat arrozoiengatik beharrezkoa ikusten badu lagunduta joan daiteke saiotera. Mi Psicólogo Getxon beti saiatuko gara pazientearen beharretara egokitzen.
Noski, badira ere bikoteko saioak, familia saioak etab. non ezinbestekoa da bikotearekin, familiarekin etc. etortzea.
Gainera, kasu askotan, psikologoek pazientearen inguruko jendearekin hitz egin beharko du, baina horretarako, beti behar izango du bezeroaren baimena.